Su eman diote Lizartzako udaletxean eskegita zegoen Espainiako banderari

2007ko abenduaren 6a
14:36
Entzun
Ezezagun batzuek su eman diote bart Lizartzan (Gipuzkoa) Espainiako banderari, Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-ren webak dioenez. "Euskal Herriaren izatea ukatzen duten faxistei" mezua bidali diete sutearen egileek "abenduaren 6an, inposaturiko egunean": "Hau ez da Espainia, ez eta Frantzia ere. Hau Euskal Herria da. Zuen banderak arrotzak dira hemen. Herri honek erabakiko du zein ikur eta bandera jarri".

Gaur egun PP dago Lizartzako alkatetzan, Espainiako auzitegiek EAE-ANV baliogabetu egin zutelako. PPk jarri zuen Espainiako bandera udaletxean.

Iruñean, berriz, beste ezezagun batzuek suhiltzaileen egoitzatik Espainiako bandera kendu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.