Sutea gertatu da gaur goizean Erandion (Bizkaia), Magdalena kalean, utzitako etxe batean. Ertzaintzak agertu duenez, etxerik gabekoek gaua pasatzeko erabiltzen dute etxe hori askotan, baina, lehen ikerketen arabera, sutea piztu denean hutsik zegoen, eta, beraz, ez da inor zauritu.
Goizeko seiak inguruan hasi da sutea, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko. Suhiltzaileek hartu dute mendean.
Suak kalte materialak eragin ditu Erandioko etxe batean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu