Suhiltzaileen Legea bertan behera utzi du Jaurlaritzak

2016ko maiatzaren 3a
14:35
Entzun

Suhiltzaileen Legak ez ditu elkartu onartzeko behar zituen botoak. Alde ez egotez gain, kontra agertu dira oposiziok talde guztiak, gainera, eta, legearen kontra osoko zuzenketak aurkeztu dituzte guztiek, bakoitzak bere aldetik. Jaurlaritzaren Gobernu bileraren ostean jakinarazi du Josu Erkoreka bozeramaileak aurrera ez duela egingo segurua denez, legea erretiratzea erabaki dutela.

Suhiltzaileak ere ez zeuden konforme lege egitasmoarekin, eta hainbat mobilazio egin dituzte legea onartzearen kontra. "Lege proiektuak pribatizazioari ateak irekitzen dizkio, eta ez du 24 orduko zerbitzua bermatzen", salatu izan dute sindikatuek. Figura berriak agertzeak ere —aldizkako suhiltzaileak edo suhiltzaile boluntarioak— zerbitzuaren "prekaritatea" ekarriko zuketela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.