Xabier Alegriaren auzia

Sumario eta berme korapiloa tarteko, Alegriak espetxean segituko du

2003ko azaroaren 3a
17:19
Entzun
Xabier Oleaga ez ezik, Xabier Alegria ere 50.000 euroko bermearen truke aske uztea erabaki du Del Olmo epaileak, baina Oleagak ez bezala, Alegriak, oraingoz, espetxean segituko beharko du. Izan ere, Udalbiltzaren aurkako sumarioan inputatuta dago eta baldintzarik gabeko espetxeratzea agindu zuen Baltasar Garzon epaileak haren aurka. Beraz, ‘Egunkaria’ auziagatiko bermea ordainduko balu ere, kartzelan segitu beharko luke.

Gainera, ‘Egin’-en eta ‘Ekin’-en aurkako sumarioetan ere auzipetua izan denez, aurretik beste bi berme ditu. ‘Egin’-en aurkako operazioan atxilotu zuten aurrena; espetxean zenbait hilabete egin ostean, 10 milioi pezetako (60.000 euro inguru) bermearen truke aske utzi zuen Garzonek. Artean berme hori ordaintzen ari zela, berriro atxilotu zuten ‘Ekin’ auziagatik. Berriro ere kartzelan zenez, ordaintzen ari zen berme hori kentzeko eskatu zion Garzoni eta hala egin zuen epaileak.

Handik hilabete batzutara, 15 milioi pezetako (90.000 euro) bermearen truke aske ateratzeko aukera eman zion Garzonek, eta berriro fidantza ordaindu eta kalera irten zen. Denbora gutxirako, ordea, iragan otsailaren 20an ‘Egunkaria’-ren aurkako operazioan atxilotu baitzuten. Espetxean izan den denboran, aurreko bermea kentzeko eskatu du, baina epaileek ez dute horren inguruko erabakirik hartu.

Senitartekoek jakinarazi dute, ez dutela “alferrikako” bermerik ordainduko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.