Sute batek A-8 autobideko Ugaldebietako zerbitzugunea kiskali du bart, Abanton (Bizkaia). Sua jatetxeko sukaldean sortu, eta eraikinaren gainerako geletara hedatu da, aurreneko informazioen arabera. Hainbat lagun atera behar izan dituzte handik, baina inork ez ditu zauriak izan, eitb.com-ek jakinarazi duenez.
Sua 20:30ean hasi da zerbitzuguneko jatetxean eta suhiltzaileak bertaratu, eta 22:00ak aldera sua itzaltzea lortu dute.
Sutea izan den bitartean, A-8a bi noranzkoetan itxi dute, gaueko 21:40tatik 22:00ak arte, suak trafikoan kalterik eragin ez zezan. Autobidea itxita egon den bitartean, Ertzaintzak N-634 errepidetik bideratu du Bilborako trafikoa eta Santurtzitik Kantabriarakoa (Espainia).
Sute batek A-8 autobideko Ugaldebietako zerbitzugunea kiskali du bart, Abanton
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu