Tafallako PSNko zinegotziek auzitara joko dute

2015eko uztailaren 18a
14:51
Entzun

Sozialisten Exekutiba Federala auzitegietara eramatea erabaki dute Tafallako PSNko bi zinegotziek. Juanjo Martinez eta Albina Prieto alderditik kanporatu zituzten, EH BIlduren gonbita onartu eta udal gobernuan sartu zirelako.

Hain zuzen ere, Martinez saiatu da PSNren batzarrean sartzen, baina ez diote utz.

Horiek hala, gogor salatu dituzte alderdiaren zuzendaritzak euren aurka hartutako "neurri bidegabe eta gehiegizkoak" eta jokabide demokratiko baten aurka egitea egotzi dio alderdiari. "Ez dugu inolako akordiorik sinatu Bildurekin; udal gobernura goaz sozialisten interesak eta ideologia defendatzera".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.