Egun Eusko Legebiltzarreko talde bat desegiteko eskumena bertako Mahaiak dauka baina, gaur Mahaiak berak erabakitakoaren arabera, eskumena laster Legebiltzarreko batzarrak izan dezake. EAJk, EAk, EB eta Aralarrek egin dute proposamena, eta Mahaiak tramitera onartu du -Aralarrek ez du ordezkaririk Mahaian-. PSE-EE eta PP kontra azaldu dira.
Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionalak EHAKren Eusko Legebiltzarreko alderdiaren jarduerak eten berri ditu eta Auzitegi Gorenean alderdiaren legez kanporatze prozesua martxan da. Hori dela-eta, premiazko bidetik egin dute proposamena EAJk, EAk, EBk eta Aralarrek.
Hilaren 21ean izango da Eusko Legebiltzarraren hurrengo batzarra eta, erabakia hartzekotan, horren hurrengoan hartuko litzateke.
2003an Eusko Legebiltzarreko Mahaiak ez zuen desegin Sozialista Abertzalea taldea, eta Juan Mari Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao orduko Mahaiko kideak zigortu egin berri ditu Gorenak.
Talde bat desegiteko eskumena Eusko Legebiltzarrak izateko lehen pausoa eman dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu