'Tax lease' sistema

2014ko otsailaren 4a
15:09
Entzun

Zer da tax lease? Kostu ekonomiko handiko produktuak erosteko baliatzen den sistema bat. Haren helburua da enpresa erosleek ahalik eta zerga txikienak pagatzea, eta, hartara, erosleari produktua bera merkatzea. Sektore eta enpresa askok erabili dute sistema hori, baina bereziki mesedegarria izan da ontziolentzat, beren produktuen kostuak gutxitu zitzaketelako lehiakideei aurre egiteko aukera gehiagorekin.

Nola funtzionatzen du? Saltzailearen —ontziola— eta eroslearen arteko —ontzijabea— operazioan bitartekariak sortzean dago gakoa. Ontzia eraikitzen ari direla, finantza erakundeek erosten dute, leasing —alokairua erosteko aukerarekin— adarren bidez. Horiek, berriz, Interes Ekonomikoko Taldeen esku uzten dute ontzia. Bankuak beraiek daude talde horietan, baina baita beren zergak gutxitu nahi dituzten inbertitzaileak eta enpresak ere. Interes Ekonomikoko Talde horiek ontzia armadoreari alokatzen diote, leasing kontratu baten bidez, eta hiruzpalau urtera, azken ordainketa egin eta armadorearen esku geratzen da.

Non ditu abantailak? Zergetan. Sozietate zergaren araudiak aukera ematen die enpresei egindako inbertsioen bidez zergak gutxitzeko, zerga-oinarri negatiboak sortzen dituztelako. Kasu honetan, erosketa handi baten amortizazioa epe motzean egin behar izateak —hiruzpalau urte— asko gutxitzen zuen enpresa horien zerga oinarri positiboa eta, hortaz, ordaindu beharreko zergak. Gainera, behin itsasontzia amortizatuta, Interes Ekonomikoko Taldeek leasing kontratuaz saltzean, zerga txikiagoak ordaindu dituzte.

• Zenbateko aldea dago? %20 eta %25 ingurukoa, hau da, armadoreak ordaintzen duena ontziolak jasotzen duena baino %20-25 txikiagoa izan da. Alde hori Altxor Publikoak jarri du. Horregatik, Bruselak uste du enpresen finantzaketa publiko ezkutua dela sistema hori.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.