Tea Partyk espero zen gorakada izan du, eta benetako indarra erakusteko ordua iritsi zaio
Tea Party mugimendu ultrakontserbadorea izan da hauteskudeetan irabazle nabarmenetako bat. Rand Paul Kentucky-ko senatariak eta Marco Rubio Floridako senatariak garaipena handiak lortu dituzte, eta korronte horren defendatzailea nagusienetakoak dira. Euren ideia horiek Washingtonera eramatea zin egin dute. Hala ere, adituen arabera Tea Partyk orain izango du benetan duen indarra erakusteko ordua, batez ere 2012ko presidentetzarako hauteskundeei begira. Izan ere, botere maila hori lortu ondoren indarra galtzea espero da orain, botere ekonomiko gehiago duten lobby-en eraginez, Washingtonen hobeto egonkortuta baitaude horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu