Lehengo ostiralean jakin zenez, Bittor Tejedor Bilbao Vancouverren (Kanada) atxilotu egin zuen hango Poliziak, ETArekin zerikusia duelakoan, eta, Askatasunak gaur esan duenez, hura "gutxienez" ekainaren 4tik dago atxilotuta". Migrazio zentro batean daukate, oraindik etxera deitzeko eskubiderik gabe.
Hasieran ofizioko abokatua jarri ziotela dio Askatasunak, eta atzo jaso zuela konfiantzako abokatuaren lehen bisita: Philip Rankinena. "Tejedorrek, dirudienez, bi akusazio ditu aurka: batetik, migrazio dokumentuekin arazoak edo legez kanpoko arazoak; bestetik, ETA erakundearekin lotzen duen akusazioa", esan du ohar batez bidez Askatasunak.
Uztailaren 12a baino lehen auzi saioa egingo dute Vancouberko Epaitegian, migrazio egoera aztertzeko.
1988an Frantziako Estatuak kanporatu egin zuen.
Tejedorri lehen auzi saioa uztailaren 12a baino lehen Kanadan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu