Estatu ahula osatu duela esan dio oposizioko buru eta PPko bozeramale Mariano Rajoik Espainiako gonernuko presidentegai Jose Luis Rodriguez Zapaterori. Bi gauzetan lagunduko diola esan dio: Itun Antiterroristari eutsiaz terrorismoaren aurkako borrokan, eta konstituzioaren defentsan. Bere iritzia argi esateko eskatu dio Rajoik, besteak beste Ibarretxe Planaren eta Kataluniako estatutuaren erreformaren inguruan. Oposizioko kidearen ustez, Zapateroren gobernua kontraesanez betea, ahula eta ezegonkorra da.
Autonomia Estatutuei dagokionean zer egiteko asmoa duen argitzeko eskatu dio Rajoik Zapaterori. Bere alderdian gai horren inguruan kontraesan asko daudela leporatu dio, eta ea bere iritzia zein den galdetu. Autonomia Esatutuak aldatzerakoan automia batzuek besteek baino konpetentzia gehiago izan behar ote dituzten galdetu dio, eta zergaitik.
Itun antiterroristari buruz, itundutakoa betetzeko asmoa badu bere erabateko babesa izango duela jakinarazi dio oposizioko kideak, baina, kezka asko dituela hori horrela izango ote den. Zapaterok gehiengorik gabe gobernatzeko duen asmoak sortzen dio kezka hori. Zapaterok unean uneko akordioen alde egin du, eta bidelagun batzuk ez daudela akordio horrekin ados gogorarazi dio oposizioko kideak.
Nazioarteko politika
Espainiako Gobernuak Europan erabakiak hartzerakoan lortu duen pisua mantenu behar duela esan dio gero, eta txeke zuririk ez emateko europari. Ez pentsatzeko besteek esaten dutena beti ona izango denik. Europan orain arteko bidea jarraitzeko eskatu dio, eta besteak beste, AEBekin harremanak mantentzea ona dela Espainiako Gobernuarentzat.
Espainiako tropak erretiratzearen inguruan, EBrengatik zer espero duen "behingoz" argi esateko eskatu dio: "EBk Irakeko kontrol politikoa hartzea? Tropen mandoa hartzea?'". Gainera, tropak NBEren erabakien babesean daudela han esan du.
Ekonomia
PPko gobernuak gauzak nola utzi dituen gogorarazi dio, eta hori hobetu behar duela esan. Gainera, bere iritzian, kontraesana azaldu du Zapaterok, zergak igo gabe gizartean hobekuntzak egingo dituela esan duenean.
Galderak galderak eta galderak
Gainontzeko gaietan, galdera ugari egin dizkio Rajoi Zapaterori. Gutxiengoan gobernatzeko erabakiarekin lotu ditu galdera guztiak, gainera. Unean uneko akordioak lortzeko ez zaiola inorekin gaizki ematea komeni esan dio, eta horrexegaitik ez dituela gauzak zehaztu, etsairik ez sortzeko. Bere diskurtso osoan ez duela zer, nola, noiz eta zergaitik egingo duen zehaztu leporatu dio, eta hori jakin beharra dagoela. Gutxiengo horrexek sortzen du estatu ahula Rajoiren iritzian.
Espainia / Inbestidura saioa
"Terrorismoaren aurka eta Konstituzioaren alde" lagunduko diola esan dio Rajoik Zapaterori, baina gainontzekoan gauzak argitzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu