"Terrorismoaren kontrako" ituna, aurrera

2015eko otsailaren 19a
17:51
Entzun

"Terrorismoaren kontrako" ituna jasotzen du Zigor Kodearen erreformak, eta Kongresuak oniritzia eman dio aldaketari. PP, PSOE, Foro Asturias, Coalicion Canaria eta UPNk bozkatu dute alde. Lege egitasmoaren aurka azaldu dira, besteak beste, Amaiur, EAJ eta Geroa Bai. Guztira aldeko 273 boto jaso ditu proposamenak, eta 27 aurka. Hemeretzik jo dute abstentziora.

PSOE barnean ere eztabaida eragin du "terrorismoaren aurkako" itunak, bizi osoko kartzela zigorra jasotzen duela-eta. Kritiko agertu ziren, besteak beste, Odon Elorza eta Eduardo Madina, baina ez dute boto diziplina apurtu, eta lege proposamenaren alde bozkatu dute.

Otsail hasieran aurkeztu zuten Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak ituna. Sanchezek argudiatu zuen "terrorismoaren aurka indarrak batze aldera" izenpetu duela akordioa gobernuarekin, baina klausula bat ezarri zion akordioari: parlamentuan gehiengo batek babestuz gero, bizi osoko kartzela zigorra kendu egingo du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.