Dominique de Villepin Frantziako Barne ministroak adierazi du Paris ahalegin handia egiten ari dela Iraken bahituta dauzkaten Christian Chesnot eta George Mallbrunot kazetariak aske laga ditzaten, bainahori lortzeko "testuingurua oso zaila" dela onartu du.
Villepinek agertu duenez,enfrentamendu giroa gogortu egin dela Iraken; Bagdadeko Frantziako enbaxadara mortero zatiak amildu direla jarri du horren adibide. "Ziklo artegagarria da, baina gure herkideen askatzea posible dela sinetsi nahi dugu", esan du.
Nolanahi ere, kazetari biak bizirik daudela uste dutela azpimarratu du Barne ministroak.
Bahiketak Iraken
"Testuinguruak" kazetari frantziarren askatzea zailtzen duela adierazi du Villepin Barne ministroak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu