Joan Mari Torrealdai auzipetuak adierazi du "gaurkoaren ondoren ere Egunkaria-ren independentzia eta auzipetuen errugabetasuna oso agerian" geratu direla.
Bost auzipetuak abenduaren 19ko Bilboko manifestazioaren ondoren "indarberrituta" daudela esan du Torrealdaik, "garbi geratu baitzen gure herriaren protesta Egunkaria-ren itxieraren aurka eta gure askatasunaren alde". Milaka eta milaka lagun batu ziren Bilboko mobilizazioan.
Torrealdai: "Gaurkoaren ondoren ere 'Egunkaria'-ren independentzia eta auzipetuen errugabetasuna oso agerian geratu dira"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu