2004-05-04

Torturak «sistematikoak» direla dio AEBetako Armadaren txosten batek

Sei militarri zigor handiena ezarri die Armadak, eta beste 11 auzipetu ditu

2004ko maiatzaren 5a
17:59
Entzun
Erredakzioa

Soldadu estatubatuarren torturak «sistematikoak» direla dio AEB Ameriketako Estatu Batuen Armadako txosten batek: «Iazko urria eta abendua bitartean Abu Ghraib presondegian arrazoirik gabeko tratu txar sadiko eta bortitz ugari egin ziren». Los Angeles Times egunkariak atzo helarazi zituen txostenaren atal batzuk iragan astean New Yorker aldizkariak argitaratu zuen osorik. Bertan, Antonio Taguba jeneralaren lekukotasuna jasotzen da: «Legez kanpoko tratu txar sistematiko hauek Polizia Militarreko kideek egin dituzte nahita». Bere ustetan, soldaduez gain, ofizialak daude inplikatuta eta zerbitzu sekretuetako agenteak izan ziren torturatzeko agindua eman zutenak.

Txostenaren arabera,agintearen mailaketan arazoak daude eta, ildo horretan, urratu egiten dira maila bakoitzaren funtzioak: «Anbiguoa da dena eta komunikazio falta dago». Halaber, mertzenarioak torturetan parte hartu izana aipatzen da. «Langile pribatuek presoak galdeketarako fisikoki eta psikikoki prestatzen agindua eman zieten polizia militar eta soldaduei».Txostenak 53 orrialde ditu eta iragan otsailean egin zen. Azalean Sekretua/ez helarazi atzerritarrei esaldia irakur daiteke. Barruan, berriz, torturen irudiak eta presoen lekukotasunak ageri dira. Abusuak orain arte argazkietan ageri direnak baino askoz ere bortitzagoak direla ikus daiteke bertan.Pentagonoko bozeramaile Bryan Whitmanek uko egin zion atzo txostenaren inguruan hitzegiteari: «Seriotasunez hartzen dugu txosten oro, eta salaketa guztiak sakonean ikertuko ditugu». AEBetako Armadaren buru Richard Myers jeneralak, berriz, tortura kasuak «bakanak» direla eta ez dela praktika sistematikoa adierazi zuen atzo.Alta, Amnesty International erakundeak atzo argitara emandako oharrean tortura kasuak «bakanak ez» eta lekukoen salaketak «anitzak» direla iritzi dio. Halaber, erakunde independiente batek ikerketa egitea galdegin zuen.Hainbat preso ohi irakiarrek torturak «maiz» gertatzen direla adierazi zioten atzo Al Jazeera telebistari. Besteak beste, 75 egunez atxilotuta egon zen kamararen lekukotasuna jaso zuen telebistak eta honek torturak «etengabeak» direla esan zuen.Tortura salaketak direla eta, AEBetako Armadak sei ofiziali kargu hartu eta eman daitekeen zigor handiena ezarri zien atzo. Honek Armadatik botatzeko bidea eman dezake. Beste militar bati, berriz, zigor txikiagoa ezarri zion. Tartean Janis Karpinski jenerala dago, hain zuzen ere, Abu Ghraib presondegiko arduraduna joan den urtarrilean kendu zuten kargutik. New York Times egunkariari emandako elkarrizketan, kartzela zerbitzu sekretuek zuzentzen zutela eta, ondorioz, eurek eragin zituztela torturak adierazi zuen Karpinskik. Argazkiak «higuingarriak» direla eta torturen errua berari leporatu nahi diotela salatu zuen: «Zergatik nahi digute guri errua egotzi?».Beste sei zandariri jarrera kriminala leporatu zieten eta beste lau auzipetu zituzten. Orotara 17 eta 20 polizia militar artean egon daitezke inplikatuta torturen auzian.Bien bitartean, iragan larunbatean The Daily Mirror egunkariari torturen argazkiak emandako soldadu britainiarrak irudiak benetakoak direla berretsi zuten atzo kazetak: «Egia esan dugu. Benetan gertatu da: ez da broma. Armadak aski ongi daki gehiago ere gertatu dela».Irudiak egiazkoak izatea zalantzan jarri zuten igandean Iraken izandako hainbat soldadu britainiarrek. Besteak beste, irudiotan agertzen den riflea eta sonbreroa ez dutela Iraken erabili sonbreroak beharrean txapelak edo kaskoak erabiltzen dituztela argudiatu zuten.Erresuma Batuko Gobernuak argazkiak ikertzea agindu zuen. Ildo horretan, Downing Streeteko Defentsa ministerioko bozeramaile batek «ikerketaren ondorioen zain» daudela eta «bien bitartean» ez dutela «espekulatuko» adierazi zuen atzo.

The Times egunkariak ustez soldadu britainiarrak torturatu dituzten beste hamar irakiarren kasua aipatzen zuen atzo

The Guardian kazetak, berriz, agiri militarrak aipatuta mertzenarioek presondegien galdeketak zuzentzen dituztela ohartarazi zuen. Hain zuzen ere, CACI International Inc eta Corporation Titan enpresa estatubatuarrak aipatzen ditu. Adituek enpresa hauen lana salatu eta presondegietan egiten dutena zigortzeko ez dagoela jurisprudentziarik ohartarazi dute. «Ez dago inongo arau legalik persona hauek epaitzeko. Irakiarren kontrako krimenak egin eta «nork dauka delitu horren gaineko eskumena», galdetzen du CIAko agente ohi Robert Baerrek.NBE Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen batzordeko aholkulari Theo Van Boven «oso kezkatuta» agertu zen atzo tortura kasuekin. Giza eskubideen inguruko ikerketa egiteko beharra dagoela adierazi zuen Van Bovenek.Bestetik, Indiako Gobernuak Iraken dauden 1.500 militar ohi indiarren lana ikertzeko agindua eman zuen atzo. Atzerri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.