Tourmalet Frantziako Tourrean aurreneko aldiz igo zutela ehun urte beteko diren honetan, bi aldiz igoko dute egunotan. Lehenengo aldiz bihar, itzuliko 16. etapan, eta, ohi den moduan, jarraitzaile asko da joatekoa hara, baina Tourmaleterako pasabidea itxi egin du Frantziako Poliziak gaur goizeko seietan, Mongien.
Ikusleek Tourmaletera igotzeko modu bakarra dute orain: Bareges aldetik. Hain zuzen, txirrindulariak ostegunean handik igoko dira Tourmaletera, Tourreko 17. etapan. Hala ere, dagoeneko ez dago gailurreraino heltzeko modurik; tontorretik lau kilometrora iritsi daiteke, eski estazioraino.
ESAITek jakinarazi du antolatuta dituen ekimenei eutsi egingo diela.
Tourmalet itxi egin du Poliziak ikusleentzat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu