Urtero bezala Tourmaletera ikurrinekin joateko deia egin du ESAITek eta, bide batez, Pirinioetan antolatu dituen ekitaldien berri eman du. Aurten uztailaren 20tik 22rako egin dute hitzordua eta, selekzio propioa aldarrikatzeaz gain, Euskaltel Euskadi taldeko autobus eta autoetan margotu dituzten Spain eta Espagne errotuluekiko desadostasuna ere agertuko dute.
ESAITek sei mila ikurrina banatuko ditu Tourmaleten egun horietan.
Tourmaletera ikurrinekin joateko dei egin du ESAITek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu