Korrika amaitzear den une hauetan, Trebiñuko Gutxisolo elkarteak eskerrak eman nahi izan dizkie hilaren 7an hasiera ekitaldira joan ziren guztiei. "Eskertu nahiko genuke ere antolakuntzan parte hartu duten trebiñar guztiei eta bereziki bere ekitaldiekin posible egin zuten jaialdia aurrera eramatea, besteak beste Argantzungo abesbatza eta Trebiñuko dantza taldea. Ez dugu ahaztu nahi ere Orritz taldea, Araba kantuz taldea, Txalapartariak, Judizmendiko Joaldunak. Arabako albokariak, Adurtzako txistulariak, Manex Aguirre eta Juan Mari Juaristi bertsolariak, Gotzon Arribas kamara, eta Argantzonen kontzertuan parte hartu zuten talde guztiak: Aske, Harrikada, Gose eta Betagarri". Eskerrak ematearekin batera, bihar Donostiara amaiera ekitaldira joatera eta eguneroko bizitzan euskararen erabilera sustatzera deitu du Gutxisolok.
Trebiñuko Gutxisolo elkarteak eskerrak eman ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu