Joxe Juan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako diputatu nagusiak pozik hartu du ETAk emandako su-eten iraunkorraren albistea. Diputatu nagusiaren iritziz, inoiz zabaldu behar ez zen aro bat itxi du ETAren erabakiak, eta "itxaropenari leihoa zabaldu dio".
Eskaera zehatza ere egin dio ETAri: indarkeriaren amaiera "atzera ezinekoa eta zigorgabetasun bazterrik gabekoa" izatea. "Bada garaia ETAk bakean utz gaitzan. Egoera politiko berria finkatzen den neurrian, aro politiko berri bat zabalduko da, ikusmolde zibil batez eta normalizazio demokratikoaren bidean landu beharrekoa, euskal herritarrok gure etorkizun politikoa askatasunez eta babeskeriarik gabe erabaki dezagun».
Txabarri: «ETAri eskatu behar zaio atzera ezinekoa izatea, eta zigorgabetasun bazterrik gabekoa”
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu