Txelui Moreno ezker abertzaleko kideak, gaur Catalunya Radio irratiari egindako adierazpenetan, esan du ETAren agiria "amaieraren amaiera" dela, eta, bere ustetan, ETAk biolentzia "betiko" utzi duela. Hala ere, adierazi du Espainiako Gobernuak bere nahia "indarrez" inposatu nahiko duela, "epaileen eta hedabideen boterearekin".
Atzoko ETAren agiria pauso logikoa dela uste du Morenok, eta gauza guztiek prozesu bat dutela. "50 urteko borroka bat ez da egun batetik bestera amaitzen. Hori amets egitea da". ETAren agiria historikotzat jo du, eta aldi bakarrekoa dela gehitu. Gainera, ez du baztertu agiri gehiago izatea: "ETAk gauza asko esan behar ditu, eta esango ditu, ziurrenik prozesu demokratikoaren alde eta bere erabakiaren atzeraezintasuna berresteko".
Txelui Moreno: "Amaieraren amaiera da agiria"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu