Sanrokeak ziren. 13 urte zituen berak; 15 nik. Heldu genion elkarri eskutik; ez ginen gehiago askatu». Maribel Tellaetxez ari da Txema Lorente: emazte izan zuenaz, harekin zuen erlazioaz. Hark egin zuen ezagun; haren nahia betetze aldera, eutanasia zigorgabetzea eskatuz familiarekin —hiru seme-alabaren aita da— egin zuen kanpainak: SOS Amatxu. Urteak zeramatzan ordurako emazteak eri, alzheimerrarekin. Musikaria da: Portugaleteko Los Barbis talde ezaguneko zuzendaria. Zaletasun horrek emaztearekin estu lotu zuen, baita hark gainerako ia denak ahaztuak zituenean ere. Martxoan alargundu zen.
Portugalete, Bizkaia, 1942
Txema Lorente
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu