UCIk gaur jakinarazi duenez, Ezequiel Mosquera Xacobeo taldeko txirrindulariak aurtengo Espainiako Vueltan positibo eman du, 18. etapan egindako kontrolean -irailaren 16an-; hydroxyethyl produktuagatik, hain zuzen. David Garcia taldekideak ere positibo eman zuela dio UCIk; egun berean eta produktu beragatik.
Mosquerak Vuelta bigarren bukatu zuen -Vincenzo Nibali izan zen garaile-, Garciak hamaikagarren.
UCIk dio Mosquerak positibo eman zuela Vueltan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu