Gregorio Peces Barba Espainiako Gobernuko Biktimen Goi Komisionatuak gaur iragarri du "uda eta gero", beranduenez, kargua utziko duela. Azaldu duenez, Madrilgo Carlos III Unibertsitatean duen errektore lanean buru belarri aritu nahi du.
Ser irrati kateari eskainitako elkarrizketa batean eman du erabakiaren berri:"Gobernuak badaki nik uda ondoren utzi nahi dudala, jakina Gobernuko presidenteak hori aurreratzeko eskubide osoa du, egokia iruditzen bazaio; baina nik uda ondoren utziko dut beranduenik", adierazi du.
Peces Barbak argitu duenez, erabakiak ez du "biktimekin zerikusirik" eta bikltimengandik"oso gertu" sentitzen dela adierazi du.Bere erabakiaren arrazoia zein den ere azaldu du, Madrilgo Carlos III Unibertsitatean buru belarri lan egin nahi du gelditzen zaizkion hilabeteetan; 2007ko martxora arte hain zuzen. Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak arrazoi horren berri baduela argitu du.
Gaineratu duenez, udan kargua utzi arte ahal duen guztia egingo du "biktimen alde buru belarri aritzeko eta Gobernuko presidente jaunak zehazten duen politika bultzatu eta babesteko". Peces Barbak iragarri duenez, Zapaterok apirila amaierarako edo maiatza hasierarako "esku artean izan nahi du" biktimekiko Elkartasun Lege berriaren proiektua.
Baketzea
Uda eta gero Biktimen Goi Komisionatu kargua utziko du Peces Barbak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu