Nafarroako Gobernuaren hezkuntza arloko murrizketak salatzeko beste ekimen bat egingo dute etzi Iruñean: "udako kanta" grabatu nahi dute, Yolanda Barcina Nafarroako lehendakariaren eta Jose Iribas Hezkuntza kontseilariaren aurka. 19:00etan Udaletxe plazara zuri-gorriz jantzita azaltzeko dei egin dute antolatzaileek, Barcina vete ya, Iribas kanpora, Barcina vete ya abesteko.
Jendeak estrofak egiteko aukera izango du, eta egitean [email protected] bidaltzeko eskatu diete. Haiek 17:00etarako Mercaderes karrikara azaldu beharko dute.