Udalbiltzako auzipetuen aldeko Madrilgo ekitaldi bat debekatu dute

2010eko irailaren 8a
14:29
Entzun
Espainiako Gobernuak Madrilgo erkidegoan duen Ordezkaritzak debekatu egin du hilaren 14rako Madril hiriburuan Udalbiltzako auzipetuen alde deituta dagoen ekitaldi bat. Reina Sofia museoaren plazarako deitu zuten ekimena. Antolatzaileek -Udalbiltzari elkartasuna adierazi dion Madrilgo Plataforma- auzitegiaren erabakiaren aurkako helegitea sartu dute.

Auzitegiak dio auzipetuen kontra "terrorismo delitu" eskaerak daudela, eta epaileek ezin dutela "kanpo presiorik" jaso.

Uztailean hasi zen epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta datorren astelehenean ekingo diote berriro. 21 auzipetu daude. Fiskaltzak 10 eta 15 urte bitarteko kartzela zigorra eskatu du haientzat, eta Dignidad y Justicia elkarteak 15 eta 23 urte artekoa.

Ostiral honetarako auzipetuek Donostian elkarreratzea deitu dute. Bulebarrean izango da, 12:00etan, Bai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari. Udalbiltza aske! lelopean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.