Zer da Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (Uema)?
- Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak biztanleen gehiengoa -%70etik gora- euskaldunak diren herriak biltzen ditu bere baitan.
Helburu orokorrak
- Udalerri euskaldunetan herritarrek egiten duten bizitza sozial guztia, publikoa zein pribatua, euskaraz izan dadin bideak urratzea.
- Udalerri euskaldun guztiek bat eginda, euskara nagusi izango den lurgunea osatzea.
- Udalerri euskaldunen garapen sozio-ekonomikoa eta soziokulturala bultzatzea.
Historia
- Udalerri Euskaldunen Mugimendua 1988an abiatu zen, Euskal Herrian Euskaraz (EHE) erakundearen ekimenari erantzuna emateko helburuarekin.
- Hasiera bateko udalen arteko ekimenari gorputza eta izaera juridikoa emateko, Uema sortu zuten 1991n.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateaz jakingarriak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu