Unai Fano eta Maria Lizarraga presoak laster utziko dituzte Espainiaren esku

2008ko abenduaren 16a
17:00
Entzun
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gaur esan duenez, Unai Fano eta Maria Lizarraga presoak laster utziko ditu Frantziak Espainiaren esku. Euroagindu eskaeraren kontra helegitea sartu zuten Fanok eta Lizarragak, baina lehengo astean Frantziako Auzitegi Gorenak atzera bota zuen.

Irailaren 23an atxilotu zituen Frantziako Poliziak, Loire departamenduan, ETAko kideak direlakoan. Biek Frantzian egindako ustezko delituak Espainian epaituko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.