Iruñeko Udalak bertako Gizarte Ongizatea eta Kirola saileko zentroen zuzendariorde izendatu du gaur Alberto Undiano Mallenco futbol arbitroa. Iruñearra da Undiano Mallenco (1973), eta Espainiako Lehen Mailan dabil azkeneko urteetan. Nazioarteko 40 partida inguru zuzendu ditu, eta 2010ean Hegoafrikan jokatuko den Mundialerako lehen zerrendan hautatu dute -zerrenda ez behin betikoa-.
UPN dago Iruñeko alkatetzan.
Undiano Mallenco arbitroa, Iruñeko Udalean kargudun
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu