UPNk irabazi du gaur Nafarroan, Espainiako hauteskundeetako botoen %100 zenbatuta dagoenean. %39,29 lortu du (131.618 boto). Bi diputatu lortu ditu. PSNk %34,58 lortu du (115.837 boto) eta honek ere bi diputatu eskuratu ditu.
Nafarroa Bai koalizioak (Aralar, EA, EAJ, Batzarre) eutsi egin dio azkeneko legealdian izandako diputatuari, botoen %18,53 lortuta (62.073 boto).
NEB-IUk %3,29 (11.035). Beste denak %0,8tik behera.
Abstentzioa %26,75ekoa izan da.
2004ko Espainiako hauteskundeak Nafarroan
UPN-PP: %37,6 (2 diputatu).
PSN: %33,55 (2).
NaBai: %17,98 (1).
IU: %5,86 (0).
CDN: %1,64 (0).
Abstentzioa: %23,78.
Balioagabea: %4,46.
ESPAINIAKO GORTEETARAKO HAUTESKUNDEAK / NAFARROA
UPNk irabazi du Nafarroan, bost puntuko aldearekin
%39,29 lortu du, eta PSNk %34,58. Nafarroa Baik eutsi egin dio diputatuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu