UPNko idazkari nagusi Oscar Arizkurenen ustez, Nafarroako Kutxaren dieten auzian inputatuak izatea "alderdi guzientzat kezkagarria da". Bide beretik azpimarratu du, "epaileen lana errespetatu" behar dela eta epaileak jakingo duela "zer egin behar duen".
Yolanda Barcinak, Nafarroako Gobernuko presidenteak, 2010ean egindako deklarazio batzuetan esan zuen inputatua zen oro UPNtik joan beharko zela. Deklarazio hauen aitzinean, UPNko idazkari nagusiak esan du, bakarrik epaileak egindako lanaren inguruan hitz egingo duela alderdiak eta bestelako deklarazioei aurrerago erantzungo dietela.
Bestalde, Arizkurenek dio UPNn inputatuak egotea "kezkagarria" dela baina kezka hori edozein alderdiren barruan egon daitekeela eta gerora horren inguruan hitz egin beharko dutela alderdi barruan.