Uribarri-Ganboako urtegian ura uhateetatik husten aritu dira gaur, atzo bezala, segunduko 20 metro kuboko erritmoan.
Horren aurrean, Arabako diputatu nagusi Xabier Agirrek Gasteizen jakinarazi du urtegia husteari utz diezaiotela eskatu duela Aldundiak, "ibaietako ur mailak are gehiago handitzea eragozteko". Izan ere, ibaiak mukuru, lepo eginda, doaz Araban, bereziki Zadorra ibaia. Honek gainezka egin du Gasteizko auzo batzuetan eta inguruetan, baita Tresponde eta Villodan ere, Oka Iruñatik gertu.
Uribarri-Ganboako urtegitik ura ez husteko eskatu du Arabako diputatu nagusiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu