Urizarren ustez EAJk autodeterminazio eskubideaz egingo duen proposamenak ez du inolako garapenik izango

2011ko abuztuaren 30a
16:02
Entzun

EAko idazkari nagusi Pello Urizarrek Radio Euskadin emandako elkarrizketa batean esan du bere ustez autodeterminazio eskubidea Espainiako Konstituzioan agertzeko EAJk egin behar duen proposamenak ez duela inolako garapenik izango. EAJk berak ere halaxe uste duela gogoratu du Urizarrek; dena den, oker egotea gustatuko litzaiokeela gaineratu du.

Urizarren ustez "inolako emaitzarik lortzen ez duten" proposamen hauek kontrako eragina dute, gizarteari ilusioa kentzen diete "horixe da momentu hauetan behar ez dena".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.