Urkijok kargua hartu zuenetik esandakoak

2013ko abuztuaren 8a
08:03
Entzun

2012ko urtarrila
Ordezkaritzaren lana. "Orain arte ETAren kontrako borroka izan da, batik bat, ordezkaritza honen lana, baina Espainiako segurtasun indarren eta Ertzaintzaren lanari esker ETAk bere ekintzak etetea erabaki duenez, orain beste zerbitzu batzuk eman ditzakegu".

Helburuak. "Badut esku artean nire lanari norabide berri bat emateko asmoz osatu dudan plana. 2004an muga gehiago izan nituen lan egiteko".

2012ko abuztua
Iosu Uribetxebarriari buruz. "Sekulako zortea da Espainia bezalako herrialde batean bizitzea. Gizatxarrik handienari ere bere eskubideak bermatzen zaizkio. Guztientzat errespetatzen da legea, baita nazkagarri handienarentzat ere".

2013ko apirila
EH Bilduri buruz. "Estatuaren eginbeharra da une honetan alderdi hori legez kanporatzea".

"Zentsore bat zarela diote". "Nire lana betetzen dutelako diote hori; nire lanaren errekonozimendua da».

Bildu eta Gipuzkoa. "Ez dira horren menderakaitzak. Euren ekintzek ondorio administratiboak edo penalak izan ditzaketela ohartzen direnean, atzera egin eta legea betetzen dute".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.