Urkullu: "Beharrezkoa da duela bi mendetik Euskal Herriari eragiten dion arazo politikoari heltzea"

2006ko martxoaren 27a
17:27
Entzun
ETAren su-etenak zabaldu duen testuinguru politikoan bereziki gauza batek kezkatzen du Iñigo Urkullu EAJko EBB Euzkadi Buru Batzarreko bozeramaileak: alderdien mahaiaren osaketa atzeratzeak. Izan ere, azken egunotako adierazpenen harira, mahai horren eraketa atzeratzeko gogoa sumatu die Urkulluk PSOEri eta Batasunari. EAJko bozeramailearen iduriko, akatsa litzateke hori, baketze prozesua indartzearekin batera ezinbestekoa ikusten baitu Euskal Herriko arazo politikoari heltzea.

Egunotan egiñn diren zenbait adierazpenen oinarrian alderdien mahaiaren eraketa atzeratzeko borondatea sumatu du jeltzaleen bozeramaileak. "Kezkatzen nau egunotan egin diren zenbait adierazpenen oinarrian gordetzea zenbait alderdiren estrategia, bai PSOErena, bai Batasunarena, zeintzuen arabera atzeratu egingo den alderdien mahaiaren edo alderdien mahaien eraketa", esan du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.

"Guk uste dutu alderdien mahaia eratzea beste aukerarik ez dagoela, baketze prozesu bat indartzeko urratsak ematen jarraitu behar dugulako, baina era berean, beharrezkoa delako duela bi mendetik Euskal Herriari eragiten dion arazo politikoari heltzea", azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.