Urkullu: "Espainia erreskatatu behar badute, lehenbailehen izan dadila"

2012ko maiatzaren 31
14:56
Entzun

Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidenteak uste du Espainiako Estatua erreskaterako bidea egiten ari dela eta, "erreskatatu behar badute, lehenbailehen izan dadila".

Haren arabera, gobernuak ez du estatuaren diru kontuez egia esaten. "PPk esaten du ez zekiela zein ziren diru kontuak, baina aurreko legealdian erkidego askotan gobernatzen zuen eta, beraz, egoera zein zen jakin beharra zeukan", esan du Urkulluk gaur, Onda Vascan. "Astero inprobisatzen" jardutea egotzi dio.

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak Espainiako Gobernuak Bankiari dirua emateko moduari kritika egin dio. "Nik uste ezin direla hor 23.000 milioi euro sartu inork ezer esan gabe. Herritarren aurrean aurpegia eman behar da, eta lehen minututik zer gertatu den esan".

"Banku publikoetatik milioika euro eramaten" dituzten agintariak salatu ditu Basagoitik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.