Urkullu: "Ezin da preso politiko izendatu indarkeria ekintza batengatik zigortutakoa"

2013ko maiatzaren 24a
13:43
Entzun

EAJren euskal presoekiko jarrera argi dezala eskatu dio PSE-EEko Txarli Prietok Iñigo Urkulluri Jaurlaritzako kontrol saioan, eta honela erantzun dio Urkulluk: "Ezin da preso politiko izendatu giza eskubideen kontrako indarkeria ekintza batengatik —eta ez ideia batzuen defentsa politikoa egiteagatik— zigortzen duten pertsona bat".

Urkulluren ustez, dena den, Bake eta Elkarbizitzarako Lantaldea "leku egokiagoa" da gai horietaz aritzeko.

Preso politikoak kontzeptua erabiltzea eragozteko urratsa egin zuen Eusko Legebiltzarrak joan den maiatzaren 16an, PPk proposatuta, eta PSEk eta UPDk bat egin zuten proposamenarekin. EAJren abstentzioari esker atera zen aurrera legez besteko proposamena. Euskal Herriko eta Espainiako kartzeletan preso politikorik ez dagoela eta «eskubideak eta askatasunak erabat bermaturik» daudela dio Eusko Legebiltzarraren ebazpenak. EH Bildu taldeak baino ez zuen kontrako botoa eman. Onartutako testua, berez, adierazpen politiko hutsa da, baina EH Bilduk ohartarazi zuenez, etorkizunean preso politiko esapidearen "kriminalizazioa" ahalbidetu dezake, eta, beraz, ondorio judizialak izan ditzake hitz hori erabiltzeak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.