EAJko buru Iñigo Urkulluk "zuzentzat" jo du ezker abertzalearen adierazpena, baina zer gertatuko zain dagoela adierazi du. "Momentuz, erabateko indefinizioan gaude", adierazi du blogean. Haren arabera, lehenago ere horrelako egoerak izan ditu Euskal Herriko politikagintzak. Bitartean, tentuz ibiliko dela ohartarazi du: "Ez dezala inork nahi izan kredituak ematea bermerik izan gabe".
Urkulluk uste du ezker abertzalearen baitan "jende askok" nahi duela ETA desagertzea, baina ez guztiek. "Batzuk estrategiaren eta taktikaren artean mugitzen dira. Estrategia da eurek borroka armatu deitzen dutena, eta taktika bake prozesuak".
Urkullu: "Inork ez dezala nahi izan kredituak ematea bermerik izan gabe"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu