Iñigo Urkullu EAJren EBBko bozeramaileak esan du gaurko manifestazioarekin ez dituztela epaileak presionatu nahi, "baizik eta epaileei esan nahi diegu euskal gizartearen eskaeraren eta politikaren jardueraren kontra ari direla". Urkulluren ustez, epaileak Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren eginkizun instituzionalean sartu dira. "Euskal erakundeei prestigioa kendu nahi diete horrelako ekinbideekin".
Garaikoetxea: "Gehiegikeria ulertezina da"
Carlos Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakaria gaur Bilbon izango da, eta manifestazio bukaeran agiria irakurriko du, gainera. "Izan ere, gehiegikeria ulertezina da Ibarretxe auzitegira eramatea, oinarririk gabea. Zapaterok eta Aznarrek euren jendea bidali zuten ETArekin hitz egitera, eta horiek ez zituzten auzitegiko aulkian jarri".
Garaikoetxeak dio gauza bat epaileak kritikatzea dela eta bestea epaileen erabakia ez betetzea.
Urkulluk dio ez dituztela epaileak presionatu nahi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu