Iñigo Urkullu EAJko EBBren lehendakariak nazioarteko babesa eskatu du gaur Erroman, "Euskadin bakea eman dadin". Europako Alderdi Demokrata (PDA) egunotan Erroman egiten ari den kongresuan izn dira EAJko ordezkariak. Urkulluk PDAko kideei esan die "EAJren helburua terrorearen amaiera lortzea eta bakean eta askatasunean aldi berria zabaltzea" dela. "EAJ bakerako ekimena egiten ari da eta espero dut berton bildu direnen babesa eta konpromisoa jasoko duela" .
"Europako erregio batetik nator, Euskal Herritik, eta hamarkada luzetan ezagutu izan du terrorismoaren zartada. Ziurrenik, ezagutuko duzue hori, eta jakingo duzue iragan den irailean ETAk eraso ekintza armatuen amaiera aldarrikatu duela. Euskal gizarteak adierazpen hori eszeptizismo handiz jaso du. Aurreko esperientzietan euskal hiritarren itxaropena piztu zen gure herrian bortxakeria amaituko zelakoan, eta gaizki irten ziren jarduera terroristaren diru bilketagatik", adierazi du EAJko buruek.
Kongresua amaitutakoan, Erroman landatutako Gernikako arbolaren kimua omendu dute.
Urkulluk Erroman nazioarteko babesa eskatu du, "Euskadin bakea eman dadin"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu