EAJren BBBko lehendakari Iñigo Urkulluk esan du, Aukera Guztiak hautesle elkarteak hauteskunde programa aurkeztu beharko lukeela. Izan ere, esan duenez, "ezin da helburu ideologiko batean bakarrik oinarritu, euskal gizartea lau urtetan ordezkatu nahi bada". Urkulluk dio, "eraikitzeko konpromisoa" behar dela, "hiritarrek egunez egun konpondu beharreko arazoak" izaten dituztelako". Horregatik, berak, eduki politikoen berri jakin nahiko lukeela azaldu du.
Bestalde, Aukera Guztiak hautesle elkarteak aurkezteko modua izatea gustatuko litzaiokeela dio Urkulluk, eta Espainiako Fiskal Nagusi Candido Conde Pumpidok egindako iragarpenarierantzun dio, "ziurtasun pertsonalekin" ezin dela ibili esanez. "Ez dago legez kanpo, zerrendetan dagoen jendearen kontra ez dago prozedura penalik irekita, eta beraz, beraien eskubide zibil eta politikoak erabiltzen ari dira".
"Nahiko nuke gizarte honetan diren adierazpen politiko eta ideia politiko guztiek ordezkaritza izatea".
Urkulluk hauteskunde programa aurkezteko eskatu dio Aukera Guztiak elkarteari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu