Urkulluren iritzian Espainiako Kongresuan hartutako konpromisoak betetzen ari da Zapatero

2006ko abenduaren 19a
15:36
Entzun
EAJren bozeramaile Iñigo Urkulluren iritzian Espainiako Kongresuan onartutako erabakiak betetzen ari da Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapatero. Radio Euskadin azaldu duenez, datorren ostiralean Zapatero eta PPko lehendakari Mariano Raxoik egitekoak diren bileran, ETAren armak uzteko erabakia egiaztatuta dagoela esatea espero du Zapaterok Raxoiri, eta beste alderdiei ere informazioa emateko eskatu dio.

ETAren armak uzteko borondatea egiaztatzea "logikoa" dela azaldu du Urkulluk, eta are gehiago, Frantzian ustez ETAk egin zuen arma lapurretaren ostean. ETAk su-etena eman zuenetik bederatzi hilabete pasatu direnean alderdien mahaia oraindik osatu gabe egotea Batasunaren errua da bere iritzian. Nolanahi ere, ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteko harremanak hobetzeko eta alderdien arteko mahaia osatzeko "itxaropena" baduela nabarmendu du.

Bestalde, "gauzak muturrera ez eramateko" eskatu dio gose greba mugagabean dagoen Iñaki De Juana Chaos presoari. "Ez dago atzera bueltarik eta horrela ez da ezer konpontzen". Presoari "bake prozesua laguntzeko" eskatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.