Arinak: Legearen 65. artikulu berriaren arabera, arau-hauste arinak izango dira espresuki larri edo oso larritzat jotzen ez diren gainerako guztiak.
Larriak: Urraketa larriak dira gehiegizko abiaduraz gidatzeari dagozkionak; leku arriskutsuetan autoa utzi edo gelditzeari lotutakoak; argiak gaizki eramatea; poliziei, argi gorriei edo STOP bide-seinaleari jaramonik ez egitea; ardura barik gidatzea; eta bidera suteak edo istripuak eragin ditzakeen edozer botatzea.
Larriak (berriak): Bihartik aurrera larritzat joko da, baita ere, gidariaren arreta desbideratuko duen edozein gailu erabiltzea; Ibilgailuen Azterketa Teknikoa gainditu ez duen autoa gidatzea; segurtasun-uhala lotu gabe gidatzea; umeentzako atxikitze sistemarik ez eramatea; aurikularrak edo sakelako telefonoa erabiltzea gidatu bitartean; eta gidabaimena iraungita edukita gidatzea.
Oso larriak: Legezkoa den baino alkoholemi tasa handiagoarekin, edo antzeko eragina duten drogak hartuta gidatzea oso arau-hauste larria da, bai eta alkoholemi kontrolari uko egitea ere. Gehienez baimendutako abiadura %50ean gainditzea oso larria da, baita gehieneko abiadura 30 kilometro orduko gainditzea ere. Ausartegi gidatzea; autoa gainezka eramatea, baimendutakoak baino %50 bidaiari gehiago eramanez; kontrako norabidean gidatzea; baimendu bako auto lasterketak egitea; eta gidari profesionalei gidatzeko eta atsedena hartzeko zehaztuta daukaten epeak %50ean gainditzea arau-hauste oso larriak dira.
Oso larriak (berriak): Bihartik aurrera lege berriarekin oso arau-urratze larriak izango dira baita ere honako hauek: huts egin duen gidariaren izenik eman nahi ez izatea; gidabaimena eduki barik gidatzea, matrikula bako edo baldintza teknikoak betetzen ez dituen autoa gidatzea; eta autobide edo autopistetan joateko debekua duten ibilgailuak bide horietatik eramatea.
Urraketen kalifikazioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu