Ertzaintzak 42 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo gauean Bilbon, urruntze agindua hautsi eta bikotekide ohiari eraso egin ziolakoan. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak berri eman duenez, emakumeak ertzainei adierazi zien gizona etxera joan zitzaiola eta eraso egin ziola eztabaidan hasita. Eraso egin ondoren, alde egin zuen ustezko erasotzaileak, eta senide batzuen etxean aurkitu zuten ertzainek.
Polizia etxean dago atxilotua, eta datozen orduetan eramango dute epailearen aurrera.
Urruntze agindua hautsi eta bikote ohiari eraso egiteagatik, gizon bat atzeman dute Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu