Duela urtebete atxilotu zuen Egurzegi Guardia Zibilak, Armiarma operazioetako batean. Sare sozialetan idatziriko iruzkin batek "terrorismoa goratzen" duelakoan, Espainiako Auzitegi Nazionalak urte eta erdiko zigorra eta zazpi urteko inhabilitazioa ezarri dio.
Fiskalak bi urteko espetxealdia eta zortzi urteko inhabilitazioa eskatu zuen haren aurka.