Hasi berri den urterako plangintza landu du gaur Independentistak sareak, Lakuntzan egindako topaketa irekietan. Urte honetarako gaien artean, Aberri Eguna, herri galdeketak eta Kataluniako prozesua aipatu dituzte, besteak beste. Taldeetan bilduta gaien inguruan hausnartzen aritu dira, eta orain, jasotako ekarpenekin oinarrizko txosten bat osatuko dute, hurrengo topaketetan onartzeko xedez.
Komunikabideetara bidalitako oharrean diotenez, urteko plangitza egiteko, atzera ere begiratu dute, eta 2014an sortu zirenetik hona egindakoaren balantzea egin dute, lorpenez eta bete gabeko helburuez hitz eginda.