Urtzi Garcia gaur goizean pasatu da fiskalaren aurretik -astelehenean atxilotu zuen Frantziako Poliziak- eta Tolosako (Frantzia) espetxera eraman dute, Askatasunak esan duenez. Espainiako Auzitegi Nazionalak Garciaren kontrako euroagindua eskatu du, ETArekin zerikusia duelakoan.
"Atzerapenik eskatzen ez bada, asteartean egingo diote epaiketa", dio Askatasunak. Garciaren abokatuak hura aske uzteko galdegin du, eta eskaera hori ere asteartean aztertuko dute.
Urtzi Garciaren kontrako euroagindua eskatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu