Usurbilgo ezker abertzalea, Aralar eta EAJren agiria

2010eko otsailaren 9a
13:14
Entzun
"Hondakinen arazoa, geroz eta larriagoa izateaz gain, denon arazoa da eta kolore politikoen gainetik egon behar du. Hori dela-eta, Usurbilen saiatzen ari gara elkarlanean konponbide bat ematen. Denon osasuna zaindu nahi dugu eta ingurumena ahal den gehien errespetatu.

Horretarako, zenbat eta hondakin gutxiago sortu, hobe; eta, sortzen dugunetik ahalik eta gehien birziklatu, hobe.

Honetan garrantzi berezia du hondakinak biltzeko unean erabiltzen den sistemak.

Datuak datu, gutako bakoitzak ikusi dugu zer gertatzen den geure etxean, zenbat errefusa ateratzen genuen lehen eta zenbat orain. Bestalde, jabetu gara ohitura aldaketa sinple batek nolako eragina izan duen geure bizitzan.

Idatzi hau sinatzen dugun alderdiak harro gaude usurbildarrok egin dugunarekin, herritarren parte-hartzea eta lana eredugarriak izan baitira.

Usurbilgo Aralar, EAJ-PNV eta Ezker abertzalea ahaleginak merezi duela pentsatzen dugu, eta osasuna eta ingurumena nolakoa nahi duzun erabakitzea zure eskuetan dagoelako, otsailaren 27-28an egingo den galdeketan parte hartzera eta bozka ematera animatzen zaitugu.

Sinatzen duten hiru alderdien udal bozeramaileak: Xabier Mikel Errekondo (ezker abertzalea), Lontxo Zubiria (Aralar), Iñaki Illarramendi (EAJ)".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.