Uxue Barkosek Espainiako legebiltzarkideen txaloak jaso ditu

2011ko abuztuaren 30a
15:43
Entzun

Uxue Barkos NaBaiko diputatuak Espainiako Parlamentuko beste legebiltzarkideen txalo zaparrada jaso du gaur lanera itzuli denean. Bularreko minbizi bati egin behar izan dio aurre Barkosek, eta Espainiako Konstituzioaren erreformaren eztabaidan parte hartu du. Hitza hartzera joan denean jaso ditu beste diputatuen txaloak.

Buruan zapi batekin zuen estalia Barkosek, eta hitza hartu duenean txaloak eskertu ditu: "Eskerrik asko. Ziurtatzen dizuet emozionatu egiten nauela honek. Eta zuen baimenarekin txaloak egoera bera igaro duten beste kideekin banatu nahi ditut, bozeramaile ez direlako ikusgarritasun gutxiago izan dutenekin", adierazi du.

Twitter sare sozialean Espainiako webgunean eguerdian iruzkin gehien jaso dituen gaietako bat izan da bere itzulera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.