Uztaldi gaztetxea itxi izana onartezintzat jo du Bilduk

2012ko irailaren 28a
12:02
Entzun

Bilduko zinegotzia den Aitziber Ibaibarriagak adierazi duenez, “auzoetako ekimen hauek ez dira kasualitatearen fruitua, baizik eta udalak asetzen ez dituen auzoen beharrizanena”. Ekimenaren helburua "gazteen lan boluntarioaren bitartez auzoari eskaintza kultural eta soziala eskaintzea" dela nabarmendu du Ibaibarriagak, eta iragarri du iluntzeko zortzietarako deitutako manifestazioan parte hartuko duela.

Zinegotziak esan duenez, “eskaintza kultural honen beharra dagoela frogatu da eta udalari gogoratu behar diogu, Kukutzan eta Patakonen bezala, ez diola inolako kosturik suposatu, hau da 0 euro”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.