Vallsek "gerra egoera" dela esan du, eta ez dutela "amore emango"

2016ko uztailaren 15a
13:39
Entzun

François Hollande Frantziako presidenteak ez du dudarik egin, eta hala esan du goizaldean Parisen egin duten bileraren ostean egin duen hitzaldian: "Eraso terrorista izan da". Haren esanetan, Frantzia osoan "mehatxu terrorista" dago. Horregatik, berehala hartu dute aurreneko erabakia: uztailaren 26an kentzekoak ziren salbuespen egoera beste hiru hilabetez luzatuko dute. Legebiltzarrari onespena eskatu behar dio horretarako, eta datorren astean egingo duela jakinarazi du.

[youtube]https://youtu.be/X8JxD1pKIws[/youtube]

Herritarrei lasaitasun deia egiteko ahalegina egin du Hollandek: "Frantzia beti izango da fanatikoak baino indartsuago". Polizia ugari aterako dituzte kalera, segurtasun horren bila.

Gaur goizean Nizara joatekoak dira Hollande eta Manuel Valls lehen ministroa. Baina, aurretik, bilera egiten ari dira. Segurtasun eta defentsa kontseilua egiten ari dira une honetan, hainbat ministrorekin.

Bileraren ostean hitz egin du Vallsek, eta esan du "gerra egoera" dela. Nolanahi ere, Frantzia "demokrazia handia" dela esan du, eta "terroristen aurrean" ez duela "amore emango".

Hiru dolu egun jarri dituzte Frantzian, "biktimen ohorez".

Bisita ospitalera

Hollande eta Valls Nizara joan dira bilerak amaitu dituztenean, eta han, zauritu gehienak dauden ospitalera joan dira, Pasteur Ospitalera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.